2007-11-05

Aisialdiaren bilakaera

Aisialdi tradizionala
Denok aisialdi-modu desberdinak ezagutzen ditugu, artearekin, kulturarekin edota denbora-pasarekin zer ikusi zuzena dutenak: musika, pintura, dantza, antzerkia, argazkigintza, zinea, irakurketa, erakusketaren bat ikustea edota brikolajea lantzea.
Kirol-ekintzak ere tradizionalak dira, eta horri gehitu beharko litzaioke arrisku-kirolaren kontzeptua, naturarekin harremana duena.

Gure gizartean beti dago jai-erako aisiarentzako tokia, sendiarekin nahiz lagunekin bazkaltzera irtetea, diskotekarantz abiatzea, edota auzoko, eskolako zein etxeko festetan parte hartzea.


Aisialdi-modu berriak


Gure artean urte gutxi daramaten ekintzen artean solidarioak topatzen ditugu, GKEren batek antolatuak, elizak edota bestelako erakundeek. Denbora-tarte libre berri hau atsegin dugun zerbait ikasteko ere erabiltzen dugu, klase partikularrak hartzeko esaterako.
Teknologia berrien inguruan sortu diren ekintzak gehienbat gazte jendeak ezagutzen ditu: chat bidez lagun berriak egitea, online jokoak, edota rol jolasak. Gaueko denbora-pasarekin ere gauza berbera gertatzen da, eta ia hiri guztiek ekintza ugariak eskaintzen dituzte -kirolak, tailerrak, heziketa eta jolasak- gaueko ordu txikietan. Esate baterako Bilbao Gaua eta Donosti Gauon.
Azkenik, erostetxe handietan ere aisialdirako tartea eskaintzen da, irudi komertziala eta familiarteko denbora-pasa egiteko aukera nahasten direlarik. Iparramerikatik ekarritako usadioa da hori, denbora librea, aisialdia, merkataritza eta kontsumoa bat egitea hain zuzen.

No hay comentarios: