16 urte baino gehiago dituzten biztanleei egindako inkesta baten arabera, euskaldunek horrela betetzen dituzte eguneko 24 orduak.
Euskal Herrian aisialdiaren eguneroko erabilpena
Gizarte tradizionala aldatu egin da, hirietan landa-gunetan baino gehiago, nahiz eta azken horiek biziera berriaren eraginari ihes egin ez. Egun, denbora-tarte libreari dagokionez, asteburuetan izaten da nagusiki, eta aukeretan lehenengoa izan ohi da sendiarekin edota lagunekin aritzea.
Kontuan hartzeko adierazleak: gune geografikoa eta sexua
Euskal Herrian denbora-tarte librearen erabilpenari dagokionez, esan dezakegu ez dela gune geografiko bakoitzeko aldaketa handirik gertatzen, baina bai aipatzekoa da landa-inguruetako gazteak aisiaren eskaintza bila herriguneetara etorri ohi direla. Usadio horiei buruz zerbait gehiago ezagutu eta aisialdia zertan eta zein ekintzetan ematen dugun jakin nahi baduzu Eustat-ek eginiko ikerketetan egin dezakezu kontsulta.
Bestalde, Euskal Herrian denbora-tarte librearen erabilpenari dagokionez, garrantzizkoa den beste ezaugarri bat sexuen araberako jarrera da. Etxetik kanpo lanean diharduten emakumeen denbora-tarte librea eta haien bikotearena berdina dela pentsa badaiteke ere, nahiz eta bikote gazteek lana elkarrekin banatu, egia esatera, emakumezkoek etxeko lanei beren bikoteak baino 150 minutu gehiago eskaintzen diote.
Estatistiken arabera emakumezkoak bere denbora-tarte librea pasioan ibiltzeari ematen dio, lagunekin aritzeari, heziketari, kulturari, literatur irakurketari, musikari, erlijioari edota solidaritateari, eta gizonezkoak, berriz, denbora hori kirol ekintzei eskaintzen die gehiago, zineari, eta prentsa irakurtzeari.
2007-11-18
Aisialdia Euskal Herrian
Egilea: ZURIÑE en 6:11 0 Iruzkin
Etiketak aisia, Euskal Herria, euskera
Aisialdiaren garrantzia integrazioan
Aisialdian lan handia egin daiteke kulturartekotasunari dagokionez. Aisialdiako programa batek gainontzeko arloetan ematen ez diren eskaintzak eman ditzake. Balioen heziketarako, oso garrantzitsua da aisialdia. Besteak beste, honako balioak lantzeko aukera eskaintzen ditu aisialdiak:- Adierazpen eta sormen kulturalerako aukera.- Esparru ludikoari ateak zabaltzeko aukera.- Herri kultura bultzatzeko aukera.- Norbere burua ezagutzeko aukera.- Gizarteak eskaintzen duenetik desberdintzen den bizi moldea sortzeko aukera.- Kritikotasuna lantzeko aukera.Aisialdiari esker, haurren artean elkarbizitza sustatuko da eta etorkinak integratzen joango dira, hemengoak balira bezala sentitzen joango direlarik. Azken finean hori baita sentitu behar dutena. Gure kultura, hizkuntza... ezagutzen joango dira eta aisialdi talde hauetan ulertuko dute denok garela berdinak ezberdintasunean.
Egilea: ZURIÑE en 4:51 0 Iruzkin
Etiketak aisia, integrazioa, kulturartekotasuna
Euskal Jolasa Bultzatu!!!!
Irakasle eta gurasoen artean saiatu behar gara euskal jolasa umeei erakusten, ahaztu ez daitezen. Oso garrantzitsua da gure kultura umeei transmititzea, azken finean beraiek izango direlako hurrengo transmititzaileak eta hori gure lana da.
Hurrengo bideo honetan Durangoko Landako Eskolak urtero egiten duen euskal jolasaren eguneko laburpen bat.
Uste honelako gauza gehiago eguin beharko zirela gure kulturaren parte delako eta galtzen ari delako.
http://www.youtube.com/watch?v=Nh8FGqMkpU0
Jolas Motak
1. Aurkezpen eta ezagupen jolasak: hauek talde batean umeak ezagutzen ez direnen egiten dira, jolas moduan haien buruak aurkezteko eta elkar ezagutzeko. Era horretan, beste umeak haien izena, zaletasunak eta bestelako gauzak ezagutu dezakete.
2. Baieztapen jolasak: hauek bakoitzaren nortasuna taldean finkatzeko egiten dira.
3. Konfidantza jolasak: hitzak berak esaten du, jolas hauek besteengan konfidantza handitzeko egiten dira.
4. Komunikazioa jolasak: jolas hauek gorputz komunikazioa lamtzeko egiten dira. adibidez, mimika eginez jolasen bat egin.
5. Kooperazio jolasak: jolas hauetan taldeak helburu bat du eta guztiontzako berdina izango da, taldea ren ahalegin guztiak helburu hori lortzen jarri behar dituzte.
6. Arazoen jolasak: taldeak arazo bat konpondu behar du.
7. Distentzio jolasak: jolas hauek energia askatzeko ondo datozte. Hori dela eta, umeen artean arazoren bat gertatu denean edo giro txarra dagoenean jolas hauek oso aproposak izaten dira.
Egilea: ZURIÑE en 4:35 0 Iruzkin
Etiketak aisia, jolas motak, sailkapena
Jokoak eta Jostailuak
Jolasa eta jostailuak estuki lotuta daude, banaezinak dira modu batean. Eta dibertitzeko jstailuak erostea ez dela beharrezko kontutan hartu behar dugu, eguneroko bizitzan gure ingurunean dauden gauza anitz jolasteko eta entretenitzeko ere balio izan dezakete. Gainera, horrela umeen sormenezko gaitasunak sustatzen dituzte.
Horrekin ez du esan nahi jostailuak erostea zerbait negatiboa denik. Ez da horrela baina bere neurrian eta jakina, ongi formatuta gaudenean egitea komeni da. Etiketatuari, bilgarriari, erabiltzeko jarraibideei, segurtasun-aruei... buruzko ezagupenak izatea oso garrantzitsua da.
Umeek estimuluak, ukitzeko dastatzeko, usaintzeko, begiratzeko, manipulatzeko eta aztertzeko... gauzak behar dituzte, eta jostailuak zetzu horretan laguntza handia izan daitezke eta bere haur munduan ere sar daitezke. Ez dugu ahaztu behar jolasa hil hala biziko premia direla, ikasketa prozesua sustatzeaz eta komunikazioa errazteaz gain, atsegina eragiten duen jarduera ere bada.
Jolasak beraien bizitzaren parte dira, eta batzuetan mendekotasuna sortzen dizkiete. Pertsona helduek, familiek eta irakasleek eginkizun garrantzitsua dute puntu honetan. honako materiala ekarpen irekia da. Irakasleek ikasgelako programazioak egiteko tresna eta ideia erabilgarriak aurki ditzakete: helburuak, edukiak, jarduerak, soluzioak, ebaluatzeko irizpidek, dokumentazioa... dituztela.