2007-11-18

Aisialdia Euskal Herrian

Aisia, eskubide gisa harturik, eta bizi-kalitatearen mailaren adierazlea bada, Euskal Herrian gure denbora-tarte librearen gehiena aisia pasiboari eskaintzen diogula esan dezakegu.

16 urte baino gehiago dituzten biztanleei egindako inkesta baten arabera, euskaldunek horrela betetzen dituzte eguneko 24 orduak.

Euskal Herrian aisialdiaren eguneroko erabilpena


Gizarte tradizionala aldatu egin da, hirietan landa-gunetan baino gehiago, nahiz eta azken horiek biziera berriaren eraginari ihes egin ez. Egun, denbora-tarte libreari dagokionez, asteburuetan izaten da nagusiki, eta aukeretan lehenengoa izan ohi da sendiarekin edota lagunekin aritzea.


Kontuan hartzeko adierazleak: gune geografikoa eta sexua
Euskal Herrian denbora-tarte librearen erabilpenari dagokionez, esan dezakegu ez dela gune geografiko bakoitzeko aldaketa handirik gertatzen, baina bai aipatzekoa da landa-inguruetako gazteak aisiaren eskaintza bila herriguneetara etorri ohi direla. Usadio horiei buruz zerbait gehiago ezagutu eta aisialdia zertan eta zein ekintzetan ematen dugun jakin nahi baduzu Eustat-ek eginiko ikerketetan egin dezakezu kontsulta.


Bestalde, Euskal Herrian denbora-tarte librearen erabilpenari dagokionez, garrantzizkoa den beste ezaugarri bat sexuen araberako jarrera da. Etxetik kanpo lanean diharduten emakumeen denbora-tarte librea eta haien bikotearena berdina dela pentsa badaiteke ere, nahiz eta bikote gazteek lana elkarrekin banatu, egia esatera, emakumezkoek etxeko lanei beren bikoteak baino 150 minutu gehiago eskaintzen diote.


Estatistiken arabera emakumezkoak bere denbora-tarte librea pasioan ibiltzeari ematen dio, lagunekin aritzeari, heziketari, kulturari, literatur irakurketari, musikari, erlijioari edota solidaritateari, eta gizonezkoak, berriz, denbora hori kirol ekintzei eskaintzen die gehiago, zineari, eta prentsa irakurtzeari.

No hay comentarios: