2007-11-17

Euskararen erabilera

Elebiduna: euskara eta frantsesa (edo española) ongi edo aski ongi mintzatzen dituena. Elebidun hartzailea: euskara doi bat mintzatzen duena, edo gutienez ongi edo aski ongi konprenitzen edo irakurtzen duena.


Euskararen erabilerari buruzko datuak emateko, Mankomunidadeak berak bi urtetik behin egin ohi duen euskararen karrikako neurketen emaitzetan oinarrituko gara. Azken neurketa 1999ko irailean egin genuen. 2001eko azaroan herriz herriko neurketak berriz egin ditugu, baina oraindik ez dugu horien emaitzari. Erroldarekin gertatzen den bezala, neurketekin ere hainbat aspektu kontuan hartu beharko ditugu:


- Karrikako neurketak egiteko ez zaie inoiz deus galdetzen herritarrei. Neurtzaileek karriketan barrena ibili behar dute eta bidean aurkitzen dituzten herritarrek darabilten hizkuntza zein den jaso behar dute.

- Hizkuntza jasotzeaz gain, neurtzaileek herritarren adina eta sexua ere jasotzen dituzte.

- Karrikako erabilera da neurketa honen bitartez jasotzen duguna eta, beraz, emaitzetan ere karrikako erabilera islatuko da, hau da, ezin erranen dugu inola ere erabilera orokorra hori denik.

- Bertzalde, neurketa egiteko herri bakoitzeko karriketan banaz bertze bi ordu ematen dituzte. Beraz, emaitzak ematerakoan hori ere kontuan hartu beharko dugu, hau da, datu hauek ezin ditugu urte osora zabaldu, 10 orduko erabilera neurtzen baitute.

- Bukatzeko, kontuan hartu behar da neurketa egiten den bitartean bertzelako faktoreek ere eragiten dutela. Errate baterako, Arantzan neurketa egiten den bitartean herriko aterpetxean haur eta gazte talde erdalduna balego, emaitzetan eragin handia izanen luke. Euskal hiztunen grafikoa adin-taldeka.


Emaitza hauetan badira zenbait datu harrigarri. Errate baterako, Arantzan atera zaigun erabilera indizea inoiz izan den baxuena da. Izan ere, aitzineko neurketa guztietan erabilera beti % 90etik goitikoa izan da. Edozein kasutan, azaldu behar dugu Arantzan neurketa bi aldiz egin zela. Lehendabiziko aldian kanpotik etorritako jubilatu taldea zebilen herrian barrena eta horregatik hurrengo astean neurketa errepikatu genuen, ordu berean. Hala ere, hurrengo astekoan urtemugako meza bat izan zen eta ohi baino kanpoko jende gehiago ibili zen. Berako nahiz Igantziko emaitzetan ere jaitsiera handia izan da 99ko neurketan. Lesaka eta Etxalarren, berriz, ez da aldaketa handirik izan.


Edozein kasutan, datu hauek lanerako tresna dira eta funtsezkoa zaigu neurketak tarteka egitea, garrantzitsuena ez baita neurketen ondotik ateratzen den portzentaia, zenbakiek neurketa batetik bertzera erakusten duten prozesua baizik.

No hay comentarios: