2007-12-22

 
Posted by Picasa

2007-11-18

Aisialdia Euskal Herrian

Aisia, eskubide gisa harturik, eta bizi-kalitatearen mailaren adierazlea bada, Euskal Herrian gure denbora-tarte librearen gehiena aisia pasiboari eskaintzen diogula esan dezakegu.

16 urte baino gehiago dituzten biztanleei egindako inkesta baten arabera, euskaldunek horrela betetzen dituzte eguneko 24 orduak.

Euskal Herrian aisialdiaren eguneroko erabilpena


Gizarte tradizionala aldatu egin da, hirietan landa-gunetan baino gehiago, nahiz eta azken horiek biziera berriaren eraginari ihes egin ez. Egun, denbora-tarte libreari dagokionez, asteburuetan izaten da nagusiki, eta aukeretan lehenengoa izan ohi da sendiarekin edota lagunekin aritzea.


Kontuan hartzeko adierazleak: gune geografikoa eta sexua
Euskal Herrian denbora-tarte librearen erabilpenari dagokionez, esan dezakegu ez dela gune geografiko bakoitzeko aldaketa handirik gertatzen, baina bai aipatzekoa da landa-inguruetako gazteak aisiaren eskaintza bila herriguneetara etorri ohi direla. Usadio horiei buruz zerbait gehiago ezagutu eta aisialdia zertan eta zein ekintzetan ematen dugun jakin nahi baduzu Eustat-ek eginiko ikerketetan egin dezakezu kontsulta.


Bestalde, Euskal Herrian denbora-tarte librearen erabilpenari dagokionez, garrantzizkoa den beste ezaugarri bat sexuen araberako jarrera da. Etxetik kanpo lanean diharduten emakumeen denbora-tarte librea eta haien bikotearena berdina dela pentsa badaiteke ere, nahiz eta bikote gazteek lana elkarrekin banatu, egia esatera, emakumezkoek etxeko lanei beren bikoteak baino 150 minutu gehiago eskaintzen diote.


Estatistiken arabera emakumezkoak bere denbora-tarte librea pasioan ibiltzeari ematen dio, lagunekin aritzeari, heziketari, kulturari, literatur irakurketari, musikari, erlijioari edota solidaritateari, eta gizonezkoak, berriz, denbora hori kirol ekintzei eskaintzen die gehiago, zineari, eta prentsa irakurtzeari.

Aisialdiaren garrantzia integrazioan

Aisialdian lan handia egin daiteke kulturartekotasunari dagokionez. Aisialdiako programa batek gainontzeko arloetan ematen ez diren eskaintzak eman ditzake. Balioen heziketarako, oso garrantzitsua da aisialdia. Besteak beste, honako balioak lantzeko aukera eskaintzen ditu aisialdiak:

- Adierazpen eta sormen kulturalerako aukera.
- Esparru ludikoari ateak zabaltzeko aukera.
- Herri kultura bultzatzeko aukera.
- Norbere burua ezagutzeko aukera.
- Gizarteak eskaintzen duenetik desberdintzen den bizi moldea sortzeko aukera.
- Kritikotasuna lantzeko aukera.


Aisialdiari esker, haurren artean elkarbizitza sustatuko da eta etorkinak integratzen joango dira, hemengoak balira bezala sentitzen joango direlarik. Azken finean hori baita sentitu behar dutena. Gure kultura, hizkuntza... ezagutzen joango dira eta aisialdi talde hauetan ulertuko dute denok garela berdinak ezberdintasunean.

Euskal Jolasa Bultzatu!!!!

Irakasle eta gurasoen artean saiatu behar gara euskal jolasa umeei erakusten, ahaztu ez daitezen. Oso garrantzitsua da gure kultura umeei transmititzea, azken finean beraiek izango direlako hurrengo transmititzaileak eta hori gure lana da.

Hurrengo bideo honetan Durangoko Landako Eskolak urtero egiten duen euskal jolasaren eguneko laburpen bat.

Uste honelako gauza gehiago eguin beharko zirela gure kulturaren parte delako eta galtzen ari delako.

http://www.youtube.com/watch?v=Nh8FGqMkpU0

Jolas Motak

Ez dago jolasen sailkapen bakarra. Sailkapenak ugariak izan daitezke, adinaren arabera, aplikatzen diren egoeraren arabera eta abar. Nik oraingo honetan azken hau aukeratu dut, jolas mota ezberdinak daudelako eta talde bakoitzetakoak zertarako erabili dezakegun jakitea oso interesgarria eta hezitzaileentzako erabilgarria iruditzen zaidalako.

Aplikatzen diren egoeraren arabera jolas mota ezberdinak daude:
1. Aurkezpen eta ezagupen jolasak: hauek talde batean umeak ezagutzen ez direnen egiten dira, jolas moduan haien buruak aurkezteko eta elkar ezagutzeko. Era horretan, beste umeak haien izena, zaletasunak eta bestelako gauzak ezagutu dezakete.
2. Baieztapen jolasak: hauek bakoitzaren nortasuna taldean finkatzeko egiten dira.
3. Konfidantza jolasak: hitzak berak esaten du, jolas hauek besteengan konfidantza handitzeko egiten dira.
4. Komunikazioa jolasak: jolas hauek gorputz komunikazioa lamtzeko egiten dira. adibidez, mimika eginez jolasen bat egin.
5. Kooperazio jolasak: jolas hauetan taldeak helburu bat du eta guztiontzako berdina izango da, taldea ren ahalegin guztiak helburu hori lortzen jarri behar dituzte.
6. Arazoen jolasak: taldeak arazo bat konpondu behar du.
7. Distentzio jolasak: jolas hauek energia askatzeko ondo datozte. Hori dela eta, umeen artean arazoren bat gertatu denean edo giro txarra dagoenean jolas hauek oso aproposak izaten dira.

Jokoak eta Jostailuak

Jostailutzat 14 urte baino gutxiagoko umeak jolas moduan erabiltzeko asmatuta edo zuzenduta dagoen produktu oro da. Hala ere, adin horretatik aurrera, jolasteko balio duten produktu eta jarduerak ere badaude.



Jolasa eta jostailuak estuki lotuta daude, banaezinak dira modu batean. Eta dibertitzeko jstailuak erostea ez dela beharrezko kontutan hartu behar dugu, eguneroko bizitzan gure ingurunean dauden gauza anitz jolasteko eta entretenitzeko ere balio izan dezakete. Gainera, horrela umeen sormenezko gaitasunak sustatzen dituzte.



Horrekin ez du esan nahi jostailuak erostea zerbait negatiboa denik. Ez da horrela baina bere neurrian eta jakina, ongi formatuta gaudenean egitea komeni da. Etiketatuari, bilgarriari, erabiltzeko jarraibideei, segurtasun-aruei... buruzko ezagupenak izatea oso garrantzitsua da.



Umeek estimuluak, ukitzeko dastatzeko, usaintzeko, begiratzeko, manipulatzeko eta aztertzeko... gauzak behar dituzte, eta jostailuak zetzu horretan laguntza handia izan daitezke eta bere haur munduan ere sar daitezke. Ez dugu ahaztu behar jolasa hil hala biziko premia direla, ikasketa prozesua sustatzeaz eta komunikazioa errazteaz gain, atsegina eragiten duen jarduera ere bada.




Jolasak beraien bizitzaren parte dira, eta batzuetan mendekotasuna sortzen dizkiete. Pertsona helduek, familiek eta irakasleek eginkizun garrantzitsua dute puntu honetan. honako materiala ekarpen irekia da. Irakasleek ikasgelako programazioak egiteko tresna eta ideia erabilgarriak aurki ditzakete: helburuak, edukiak, jarduerak, soluzioak, ebaluatzeko irizpidek, dokumentazioa... dituztela.

Ez dugu ahaztu behar jolasak hil hala biziko premia direla, ikasketa prozesua sustatzeaz eta komunikazioa errazteaz gain, atsegina eragiten duen jarduera ere bada.

2007-11-17

Gazteen Aisialdirako Alternatibak

http://es.youtube.com/watch?v=0hixHdtToto

Honako hau Aisialdiari buruzko eztabaidarako Deustuko gazte termometroak prestatu zuten aurkezpen bideoa duzue. Zeinek dira egungo sistemak eskaintzen dizkigun aisialdi-alternatibak? Deustuko Gazte termometroari buruzko informazio gehiago jaso nahi izatekotan beraien webgunera jo besterik ez duzu!

Hurrengo bideoa Deustoko gazte batzuk egina da. Bertan, Bilboko gazteei ematen dizkien aisialdi alternatibei buruzko kritika bat egiten da. Drogak eta kontsumismoaren gaiekin sartzen dira, baita teknologia berrien erabilpen okerrak gazte batzuetan sortu dituen arazoekin ere.

Euskararen erabilera

Elebiduna: euskara eta frantsesa (edo española) ongi edo aski ongi mintzatzen dituena. Elebidun hartzailea: euskara doi bat mintzatzen duena, edo gutienez ongi edo aski ongi konprenitzen edo irakurtzen duena.


Euskararen erabilerari buruzko datuak emateko, Mankomunidadeak berak bi urtetik behin egin ohi duen euskararen karrikako neurketen emaitzetan oinarrituko gara. Azken neurketa 1999ko irailean egin genuen. 2001eko azaroan herriz herriko neurketak berriz egin ditugu, baina oraindik ez dugu horien emaitzari. Erroldarekin gertatzen den bezala, neurketekin ere hainbat aspektu kontuan hartu beharko ditugu:


- Karrikako neurketak egiteko ez zaie inoiz deus galdetzen herritarrei. Neurtzaileek karriketan barrena ibili behar dute eta bidean aurkitzen dituzten herritarrek darabilten hizkuntza zein den jaso behar dute.

- Hizkuntza jasotzeaz gain, neurtzaileek herritarren adina eta sexua ere jasotzen dituzte.

- Karrikako erabilera da neurketa honen bitartez jasotzen duguna eta, beraz, emaitzetan ere karrikako erabilera islatuko da, hau da, ezin erranen dugu inola ere erabilera orokorra hori denik.

- Bertzalde, neurketa egiteko herri bakoitzeko karriketan banaz bertze bi ordu ematen dituzte. Beraz, emaitzak ematerakoan hori ere kontuan hartu beharko dugu, hau da, datu hauek ezin ditugu urte osora zabaldu, 10 orduko erabilera neurtzen baitute.

- Bukatzeko, kontuan hartu behar da neurketa egiten den bitartean bertzelako faktoreek ere eragiten dutela. Errate baterako, Arantzan neurketa egiten den bitartean herriko aterpetxean haur eta gazte talde erdalduna balego, emaitzetan eragin handia izanen luke. Euskal hiztunen grafikoa adin-taldeka.


Emaitza hauetan badira zenbait datu harrigarri. Errate baterako, Arantzan atera zaigun erabilera indizea inoiz izan den baxuena da. Izan ere, aitzineko neurketa guztietan erabilera beti % 90etik goitikoa izan da. Edozein kasutan, azaldu behar dugu Arantzan neurketa bi aldiz egin zela. Lehendabiziko aldian kanpotik etorritako jubilatu taldea zebilen herrian barrena eta horregatik hurrengo astean neurketa errepikatu genuen, ordu berean. Hala ere, hurrengo astekoan urtemugako meza bat izan zen eta ohi baino kanpoko jende gehiago ibili zen. Berako nahiz Igantziko emaitzetan ere jaitsiera handia izan da 99ko neurketan. Lesaka eta Etxalarren, berriz, ez da aldaketa handirik izan.


Edozein kasutan, datu hauek lanerako tresna dira eta funtsezkoa zaigu neurketak tarteka egitea, garrantzitsuena ez baita neurketen ondotik ateratzen den portzentaia, zenbakiek neurketa batetik bertzera erakusten duten prozesua baizik.

Euskal Aisialdiaren Azterketa

Euskal aisialdiaren azterketa
Euskal aisialdiaren azterketa: esparruaren definizioa eta egoeraren aurkezpenaAzken urteetan euskararen normalizazioan lanean ari diren agenteek aisialdiak lan horretan duen garrantzia azpimarratzen dute behin eta berriro.


Dena den, aisiaren kontzeptua eta egoera zehaztea ez da erraza izaten eta maiz, kontzeptu, definizio eta, ondorioz, egoera ezberdinez, aritzen gara.Hauek dira atera diren azkenengo emaitzak.


Artikulu honetan, aisialdi hezitzailearen gaur egungo egoeraren berri eman nahi izan da.Ondoren, aisialdiaren eskaintza bera aztertu nahi izan da. Horretarako eragileak eta jarduera nagusiak izan dira aztergai. Aisialdi hezitzailearen arloaren garrantziaz jabetu eta, halaber, arloaren egitura gabezia ere nabarmen ageri da. Horrek datu biltze lanak zaildu ditu.Dena den, zailtasunak zailtasun, datuok aztertuta argi eta garbi ikusten da aisialdi hezitzaile antolatuko agenteak euskararen normalizaziorako funtsezko eragileak izan daitezkeela.Izaro SusperregiGipuzkoako Urtxintxa Eskolaren Haur eta Gazte Arloaren koordinatzaileak eskarmentu handia du euskara eta aisialdiarekin lotutako gaietan: aisialdiko begirale eta zuzendari ere izan da hainbat taldetan.Urtxintxa Eskolaren Soziolinguistika arloko partaidea da, alor horretako irakasle lanak ere egiten dituela.


2007-11-05

Aisialdiaren bilakaera

Aisialdi tradizionala
Denok aisialdi-modu desberdinak ezagutzen ditugu, artearekin, kulturarekin edota denbora-pasarekin zer ikusi zuzena dutenak: musika, pintura, dantza, antzerkia, argazkigintza, zinea, irakurketa, erakusketaren bat ikustea edota brikolajea lantzea.
Kirol-ekintzak ere tradizionalak dira, eta horri gehitu beharko litzaioke arrisku-kirolaren kontzeptua, naturarekin harremana duena.

Gure gizartean beti dago jai-erako aisiarentzako tokia, sendiarekin nahiz lagunekin bazkaltzera irtetea, diskotekarantz abiatzea, edota auzoko, eskolako zein etxeko festetan parte hartzea.


Aisialdi-modu berriak


Gure artean urte gutxi daramaten ekintzen artean solidarioak topatzen ditugu, GKEren batek antolatuak, elizak edota bestelako erakundeek. Denbora-tarte libre berri hau atsegin dugun zerbait ikasteko ere erabiltzen dugu, klase partikularrak hartzeko esaterako.
Teknologia berrien inguruan sortu diren ekintzak gehienbat gazte jendeak ezagutzen ditu: chat bidez lagun berriak egitea, online jokoak, edota rol jolasak. Gaueko denbora-pasarekin ere gauza berbera gertatzen da, eta ia hiri guztiek ekintza ugariak eskaintzen dituzte -kirolak, tailerrak, heziketa eta jolasak- gaueko ordu txikietan. Esate baterako Bilbao Gaua eta Donosti Gauon.
Azkenik, erostetxe handietan ere aisialdirako tartea eskaintzen da, irudi komertziala eta familiarteko denbora-pasa egiteko aukera nahasten direlarik. Iparramerikatik ekarritako usadioa da hori, denbora librea, aisialdia, merkataritza eta kontsumoa bat egitea hain zuzen.

Zein izan behar da hezitzaileen lana?

AISIALDIRAKO HEZITZAILEA

Aisialdirako heziketa, ez formaltzat jotzen den hezkuntza-eremu hori, alegia, guztiz garrantzitsua da haur eta gazteei gizarte honetan hazten laguntzeko, helduaroan sartzen laguntzeko.
Garrantzitsua da esperientzia, metodologia, kezka, ardura eta itxaropen desberdinak ezagutzea eta partekatzea, era horretan aisialdiko prestakuntzak dituen erronkei pixkanaka aurre egin ahal izateko.
Aisialdirako prestakuntzaren kalitatea bermatzeko, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak arautu ditu bai haur eta gazteeen aisialdiko hezitzaileen prestakuntza, bai dinamizatzaile soziokulturalen prestakuntza, baita eskolen onarpena ere. Gainera, aisialdiko jarduerak araututa daude.
Onartutako eskoletan antolatutako ikastaroak gainditu dituztenei, monitore, zuzendari edo dinamizatzaile diploma ematen zaie.

2007-10-29

Txotxongilo Taldea (Zaldibar).


Zaldibarko Txotxongilo taldea, 20 urteko historia.Txotxongilo Taldea, nola sortu zen?. Zein da gaur egungo egoera?







Txotxongilo Taldea orain dela 20 urte sortu zen. Hasi zenean Elizari atxikia zegoen, hau da, elkarte erlijioso bat bezala hasi zen.









Denbora pasa ahala, talde honetan bolondres moduan lan egiten zutenak Zaldibarko herrian umeentzako zeozer falta zela konturatu ziren. Orduan talde hau erlijiotik kulturara pasatu zen eta umeei begira ekintza asko egiten ziren. Hsiera batean bai begiraleak eta adin desberdinetako umeak ere batera eskulanak, irteerak, konbibentziak eta jokuak egiten ziren. Gero ume asko talde honetan sartu zirenez begiraleek umeak talde desberdinetan banatzea erabaki zuten. Horrela lau talde sortu ziren adinaren arabera, PONIAK 8,9 eta 10 urteko umeak, POTTOKAK 11 eta 12 urte, ZALDIAK 13 eta 14 eta azkenik ZALDI ZAHARRAK 15 eta 16. Gaur egun talde guztiak mantentzen dira Zaldi zaharrak izan ezik.



hauek dira ikusten ditudan arazo garrantzitsuenak:

- Begiraleek ez dute beraien denbora galdu nahi dirua kobratzen ez badute.Bolondresaren papera pixkanaka desagertuz doa.

- Umeak gero eta arinago aspertzen dira, 14 urterarte aisialdian egoten dira eta gero taldea uzten dute.



Gaur egun gure taldean 13 urterarteko umeak bakarrik daude eta hori nire ustez penagarria da. Gertatzen dena da lehen umeak azkenerarte egoten zirela eta begirale izatera iristen zirela. Gaur egun begirale falta asko dago arrazoi honegatik.



Guk begiraleok saiatzen gara umeak ahalik eta gehien motibatzen, dibertitzen eta noski hezitzen baina gauza txarrerago doa. Pena handia hartuko nuke 20 urte lanean daraman talde hau desagertzea uste dudalako bolondres moduan aritzen diren pertsonak.

2007-10-19

Aisiaren kontzeptua

Aisiaren kontzeptua

Asiaren definizio bat hauxe dugu: "Pertsona baten denbora-tarte librea. Dibertimendu edo egiteko lasaia, batez ere adimenari dagokion lanetan, horiek erregularki beste zereginetatik atseden hartzeko egiten direlarik."
Aisialdiaren helburu nagusia denbora-pasa da, eta horrek dakarren jolas-zentzua, hau da, eguneroko betebeharretatik, lan munduari lotuak eta funtsezko beharrak betetzeko ditugun zereginetatik aparte dauden beste egiteko batzuetan aritzeak dakarren atsegina.

Aisiaren ideiaz hitz egiten duen lehenengo agiria Greziako zibilizazio garaikoa da. Bertan, Aristotelek dio "lan egiteko premiaz libre dagoen denbora" dela aisia. Garai hartan, gizarte eliteak baino ez zuen denbora-tarte hori hartzen, paisaiari begiratzeko edota politika-ariketak lantzeko eta artea sortzeko.
Denborak aurrera egin ahala, gizarteak jasan dituen aldakuntzekin batera, ideia horren nolakotasuna aldatu egin da. Atsedenaldia aspalditik da Giza eskubide bat, gizartearentzat baliagarria den lan duinerako eskubideak duen garrantzi berekoa, eta halaxe adierazten du Konstituzioko 123. artikuluak, IV. Apartatuan.
Atsedenaldiak gure burua eta gorputza indarberritzeko aukera ematen digu, eta gainera, horren bidez gehien atsegin ditugun zereginak gauzatu ditzakegu, hala nola artearekin eta kirolekin gozatu, lagunekin eta sendiarekin aritu edota gure hiria nahiz beste toki batzuk hobeto ezagutu. Denborak aurrera egin ahala aisiaren kontzeptua aldatu egin da, eta horrela, denboraren dualizazioa izenaz ezagutzen dena sortu da, aisialdirako tarte gutxi ematen diguten lanegunak eta nahitaez egin beharreko zereginetatik aske utzi eta gure denboraz nahi bezala gozatzeko aukera uzten diguten asteburuak bereizten dituena.



http://www.aisia.net/ http://www.urtxintxaeskola.org/

Aisia eta denbora librea

Aisia eta denpora librea gauza bera dira?

Zehastasunak zehastasun, maila teorikotik kanpo aisia eta denpora librea bat dira, adituontzat, barriz, ez. Gauza bat da denpora librea eukitea eta beste gauza bat esperientzia. Denpora librea zeozertarako daukagun denpora tarte bat baino ez da baina esperientzia lortzeko denpora librea ez eze, baliabide ekonomikoak zein aisialdiko praktiketarako guneak be beharrezkoak dira. Aisialdiko esperientzietarako esparrua, denporea, baliabideak eta jarduerak behar doguz; denporea osogaietako bat da, akaso, garrantsitsuenetarikoa baina ez bakarra. ‘Aspertuta nago’ esaten dogunean, denporea sobran eukiten dogulako izaten da baina esperientzia (egiteko gitxi) daukagulako, ez dago prozesurik martxan.

2007-10-17

Nire begirale esperientzia

Kaixo guztioi!!!!!!!!
Zuriñe naiz, blogg honen egilea, eta nire gaiari hasiera emateko pentsatu dut beharrezkoa dela esatea gai hau aukeratzearen zergaitia.

6 urte daramatzat nire herriko, Zaldibarko, denbora libreko alde batean bolondres lanak egiten. Txiki txikitatik ume moduan egon naiz talde honetan eta orain dela sei urte begirale bezala hasi nitzen.

Oso gustura nagoen arren oso zaila da 5 begiraleen artean taldea aurrera ateratzea eta ikusita nolako arazoa dagoen begirale blondresak aurkitzerako orduan oso zaila izango da beste hurrengoko urteetan aurrera jarraitzeko.

Blogg honetan nire esperientzia kontatuko dizuet eta nire iritzia ere emango dut. Espero dut zuek gustoko izatea eta zuen iritziak ematea.
Patxo bana danoi!!!!!!!!!

2007-10-15

Hausnarketak


hirugarren bitakora bat ere aurkitu dut, hemen aisialdia eta denbora libreari buruzko ausnarketa bat egiten da.

Denbora libreko begiraleak


Hona hemen beste blog bat aisialdiari buruz hitz egiten duena. gehienbat orri honetan begiralñeei buruzko iritzia ematen du.

2007-10-09

Euskara eta aisialdia


Hona hemen nire gai berdinari buruz hitz egiten duen beste blogg bat. Aisialdiari buruzkoa da eta interesgarria iruditu zait.
Informazio asko ematen du eta gainera hainbat esteka ditu. Gomendagarria da. Espero dut zuentzat ere interesgarria izatea.